Datorren asteartean, azaroak 22an, iaz bezala, Santa Zezilia eguna ospatuko dugu eskolan. Karaokea, dantzak, txirula kontzertutxoa...izango ditugu. Arratsalde alaia eta atsegina pasatzeko prest gaude.
Santa Zezilia Erromakoa santu kristaua da. Bere omenez, azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia eguna.
Erromatar noblea zen, kristau bilakatu zena eta, badirudi, 180 eta 230. urte artean martirizatu zutena.
Musikaren, poeten, itsuen eta hainbat hiriren patroi izendatu zuten eta azaroaren asteburu horretan izaten dira ospakizunak aipatutako talde horietan.
Informazio gehiago: http://eu.wikipedia.org/wiki/Zezilia_Erromakoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario